Bilboko Portuak parte-hartze nabarmena du Dueroko Zerealen Nazioarteko Burtsaren 9. edizioan, Valladoliden egingo dena, asteazkenean, irailaren 16an.
Bilboko Portuko Agintaritza eta Uniport – Euskadiko kluster logistiko multimodala – izango dira bertan, enpresa elkartuekin batera: Bergé Marítima, Bunge Ibérica, Depósitos Portuarios – Deposa, SAPS – Sociedad Auxiliar Punta Sollana y Servicios Logísticos Portuarios – SLP, horiek guztiak sektore horretan espezializatuak eta Bilbon terminal propioak dituztenak.
Informazio-gune bat jartzen dute parte-hartzaileen eskura, non zerbitzu logistiko multimodalen portfolio oso bat eskainiko dute, nekazaritza-, abeltzaintza-, nekazaritza-energia- eta elikadura-sektoreetarako, eta Bilbok konexioa eskaintzen duen ia 900 portuetan sartzen den edozein helmugatarako.
Ekitaldia ACCOEk (Espainiako Zereal eta Olio-landareen Merkataritza Elkartea) eta Unistock de Españak (Aleen, Zerealen eta haien eratorrien Portuko Biltegi-jabeen Espainiako Elkartea) antolatu dute.
Bilboko portuan, urtean hiru milioi tona inguru nekazaritza-elikadurako eta nekazaritza-energiako produktu merkaturatzen dira, eta horietatik % 30 soja-babak dira. Beste trafikoa batzuk hauek dira, besteak beste: olioak eta koipeak, pentsuak eta bazkak, zerealak eta irinak.
Era berean, nekazaritzako elikagaien eta bioerregaien industriarako zerbitzu logistiko multimodalen enpresa ugari biltzen ditu: terminal espezializatuak, itsas agentziak, pleitamendua, portu-eragiketak, biltegiratzea eta gordailutzea, errepideko eta trenbideko garraioa, aduana-ordezkaritza, kalitate-aseguratzaileak edo -ziurtagiri-emaileak, ontziak eta enbalajeak.
Bere Mugako Kontrol Postuak (MKP) 15 sarbide ditu, eta Europako Batzordearen baimena du kanpo-merkataritzaren xede diren era guztietako nekazaritzako elikagaien osasun-kontrolak, kontrol fitosanitarioak eta kalitate komertzialekoak egiteko.
2026ko Dueroko Zerealen Nazioarteko Burtsari buruzko informazio gehiago: info@uniportbilbao.es | comercial@bilbaoport.eus
Porturako sarbidea