Bilboko Portuko Agintaritzak eta Uniport-ek, Bilboko Portuko kluster logistiko multimodalak, parte hartu dute, ohi bezala, zerealen arloko hitzordu nagusietako batean: Zaragozan egiten den Zereal-operadoreen Topaketa Nazionala -ENOC.
Bilboko Portuak agrocommodityak esportatzen eta inportatzen dituzten enpresei eskaintzen dizkien azpiegitura eta zerbitzu logistiko arin eta lehiakorrak sustatu dira aurten 23. edizioa duen ACCOEk (Espainiako Zereal eta Oleaginosoen Merkataritza Elkartea) antolatutako topaketan izan diren 500 parte-hartzaile ingururen artean.
Urtero, nekazaritzako elikagaien eta energien hiru milioi tona inguru mugitzen dira Bilbon; horietatik %30 soja-babak dira, eta, ondoren, olioak eta koipeak, pentsuak eta bazkak, eta zerealak eta irinak. Bilboko Portuan, nekazaritzako elikagaien eta bioerregaien industriarako logistika-zerbitzu multimodalen eskaintza zabala duten enpresa ugari biltzen dira: itsas agentziak, pleitamendua, portuko maneiua, biltegiratzea eta gordailua, errepideko eta trenbideko garraioa, aduana-bulegoa, aseguru-etxeak eta kalitate-ziurtatzaileak, besteak beste. Bilbon, terminal espezializatuak ematen diete zerbitzuak, hala nola Bergé Marítima, Bunge, Depósitos Portuarios – Deposa, Servicios Logisticos Portuarios (SLP) eta TEPSA, baita analisi- eta ziurtagiri-enpresak ere, hala nola SGS.
Gainera, 15 sarbideko Mugako Kontrol Postu (MKP) bat du, kanpo-merkataritzaren xede diren nekazaritzako elikagaien mota guztietako osasun-kontrolak, kontrol fitosanitarioak eta merkataritza-kalitatekoak egiteko Europako Batzordeak baimendua. Gaur egun, Portuko Agintaritzak 500.000 euro baino gehiagoko inbertsioa egiten du ganberetako hozte-ekipoak eta haien kaia kargadunak aldatzeko.
Porturako sarbidea