Bilboko Portuak ongietorria eman dio Saint-Malo ontziari, Brittany Ferries ontzi-enpresaren lehen ferry hibridoari. Azaroan, GNLk bultzatutako Santoña ontzia ordezkatuko du, ohiko mantentze-lanak egiten dizkioten bitartean.
Saint-Malo GNL eta elektrizitatea uztartzen dituen Brittany Ferriesen lehen ontzi hibrido eta ekologikoa da. Ontzi eraginkorrago eta ekologikoagoen bitartez bidaiariei eskaintzen dizkieten erosotasun eta zerbitzuak hobetzeko helburuarekin, Frantziako ontzi-konpainiak bere flota berritzeko planaren barruan sartu duen laugarren ontzia da hau.
387 kabina ditu, horietatik 28 maskotekin bidaiatu nahi duten pertsonentzat. Guztira, 1290 bidaiarirentzako lekua du eta 2,5 km-ko aparkalekua duen sotoa dauka.
Irudian, Unai Tejedor Portuko Agintaritzako Portuko Eragiketa eta Zerbitzuen buruak metopa oroigarri bat eman die Alexandre Noel kapitainari eta Sara Buenori, Brittany Ferries-eko proiektuen arduraduna.
Porturako sarbidea