Beste urte batez, Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioak Enpresan praktikak egiteko programaren deialdia egin du. Ekimen horren helburua da gazteen talentuaren garapena sustatzea, logistikaren eta portuen sektoreak ibilbide profesional bat garatzeko eskaintzen dituen aukerak ezagutaraztea eta, aldi berean, Bilboko Portuaren ibaiertzeko udalerrietako gazteen enplegagarritasuna hobetzen laguntzea.
Ekimen honi esker, 2025/2026 ikasturtean, unibertsitate-ikasketetan edo Goi-mailako Heziketa-zikloetan titulua duten 30 urtetik beherako hamar gaztek, aldez aurretik haien prestakuntzarekin lotutako esperientziarik ez dutenak, praktika profesionaletarako bekarik jaso ez dutenak, lehen esperientzia profesionala izan ahal izango dute Bilboko Portuko Agintaritzaren sailetako arlo funtzionaletan. Programan sartzeko lehentasuna Fundazioaren patronatukide diren itsasertzeko udalerrien batean bizi direnek izango dute.
Zehazki, deialdi berri honetan sail hauetako lanpostuak sartzen dira: Osasuna, Segurtasuna eta Ingurumena; Plangintza, Proiektuak eta Eraikuntza; Eraldaketa Digitala; Giza Baliabideak eta Antolaketa; Komunikazioa; Merkataritza eta Marketina; Sistemak eta Kudeaketa-Kontrola; Idazkaritza Nagusia eta Zerbitzu Juridikoak; eta Bilbao PortLab, Bilboko Portuko berrikuntza-huba.
Programan sartzeko aukera duten titulazioen artean, honako hauek nabarmendu daitezke: Graduak Kimikan, Ingurumenean edo Industria Antolakuntzan; Zibila, Meatzeen eta Energien Teknologia edo Geomatika eta Topografia Ingeniaritzan; Lan Harremanetan, Psikologian, Soziologian, Zuzenbidean, Ekonomia edo Enpresen Administrazioan edo Zuzendaritzan; Kudeaketaren Ingeniaritza Informatikoan edo Ingeniaritza Informatikoan; Publizitatean, Marketinean, Komunikazioan, Dokumentazio-kudeaketan edo Bibliotekonomian; Masterrak Laneko Arriskuen Prebentzioan, Itsas Zuzenbidean edo Kanpo Merkataritzan; edo Asir, Dam edo Daw-eko Goi-mailako Heziketa-zikloa.

2025eko urritik aurrera, eta 8 hilabetez, hautatutako gazteek programaren barruan esleitzen zaizkien eginkizunak beteko dituzte, trebatzaile baten laguntzarekin eta Portuko Agintaritzaren arlo funtzionalen ingurune errealean. Horrez gain, logistikaren eta portuen sektoreak profesionalak garatzeko eskaintzen dituen aukera ugariak ezagutuko dituzte, eta praktikak amaitzean lan-merkatuan sartzeko oso baliagarria izango zaien esperientzia lortuko dute.
2025/2026 Enpresan praktikak egiteko programan parte hartzeko eskaerak irailaren 26a baino lehen egin behar dira, Novia Salcedo Fundazioaren eta Mondragon Unibertsitatearen bidez.
Informazio gehiago:
Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioaren 2025/2026 Enpresan praktikak egiteko programan