Bilboko Portuko Agintaritzak bat egin du gaur “LGTBI+ points sarea” ekimenarekin. LGBTI+ pertsonentzako ingurune seguru, errespetuzko eta solidarioak eskaintzen dituen eremu-sarea da, eta arreta berezia jartzen du trans pertsonen babesean. Eremu atxiki gisa, Bilboko Portuko Agintaritzak bereizgarriak izango ditu, eta haien bidez identifikatuko ditu bere instalazioak, erasorik izanez gero haietara jo ahal izateko gune seguru gisa. Era berean, Ertzaintzarekin adostutako jarraibide argiak izango ditu edozein laguntza-eskaeraren aurrean jarduteko, kaltetutako pertsonei laguntza eskainiko die eta, behar izanez gero, senitartekoekin, larrialdi-zerbitzuekin edo baliabide instituzionalekin harremanetan jarriko da.
Ekimen horrekin bat eginez, Portuko Agintaritzak konpromisoa hartzen du, gainera, ekintza sinbolikoak edo sentsibilizatzaileak egiteko Harrotasunaren egunetan, hala nola LGBTI+ bandera altxatzea, hitzaldiak antolatzea edo manifestuak argitaratzea, gizartea sentsibilizatzeko eta aniztasuna ikusarazteko.