Getxo, 2025eko azaroak 26. Bilboko Portu Agintaritzak gaur aurkeztu du 2025-2030 Eraldaketa Digitaleko Plana, 18,1 milioi euro mobilizatzen dituen estrategia integrala. Plan honek portuko azpiegitura teknologikoa sakon modernizatzea ahalbidetuko du, segurtasuna sendotzea, eragiketen efizientzia handitzea eta ekosistema logistikoaren lehiakortasuna indartzea.
Ivan Jiménez Portu Agintaritzako presidenteak, komunitate portuarraren aurrean aurkeztu du plana, eraldaketa digitalak konektatuagoa, iraunkorragoa eta sektorearen erronkei aurre egiteko prestatuagoa dagoen portu bat eraikitzeko aukera paregabea eskaintzen duela azpimarratuz.
“Eraldaketa digitala ez da pertsonak ordezkatzea, baizik eta gure taldeei tresna hobeak ematea, prozesuak automatizatzea eta portuaren maila teknologikoa igotzea. Gure helburua Bilboko Portua Atlantikoko Arkuaren abangoardia digitalera eramatea da”, adierazi du.
17 proiektu estrategiko
17 proiektu estrategikotan egituratuta dago plan hau (guztira 25 proiektu dira). Estrategia sei arlo nagusitan banatzen da: azpiegitura eta konektibitatea, automatizazioa eta adimen artifiziala, segurtasuna, lanpostu digitala, informazio-sistemak eta logistika eta garraioa.
Planak honako hau ahalbidetuko du:
- eragiketen denborak eta kostuak murriztea,
- trazabilitatea hobetzea,
- zibersegurtasuna sendotzea,
- logistika-plangintza optimizatzea,
- jasangarritasunean aurrera egitea teknologia eraginkorragoen bidez,
- eta enpresei, operadoreei eta ontzi-konpainiei zerbitzu digitalagoak eta arinagoak eskaintzea.
Guzti honi esker, Bilbo portu EFIZIENTEAGOA, SEGURUAGO ETA JASANGARRIAGO izango da.
Portuen sektoreko joera globalekin lerrokatuta
Portuen digitalizazioa mundu osoan aurrera egiten ari da, honako teknologiekin: IoT, 5G, automatizazioa, adimen artifiziala, digital twins edo trazabilitate-sistemak.
2025-2030 Planak Bilboko Portua munduko portu aurreratuenekin parekatzen du, bere hurrengo hazkunde-faserako bidea prestatuz.
Bilboko Portu Agintaritzari buruz
Bilboko Portu Agintaritzak Arku Atlantikoko portu nagusietako bat kudeatzen du. Jasangarritasunarekin, berrikuntzarekin eta digitalizazioarekin konprometitua, lurraldearen garapen ekonomikoa bultzatzen duen motor nagusietako bat da, eta portu-eraginkortasunean nazioarteko erreferentea.
Porturako sarbidea