Repsol Taldeko Petronor eta O.C.O Technology Biscay Eco Aggregates instalazioaren ekipoak muntatzen hasi dira. Instalazio hori aitzindaria da Europa kontinentalean, eta CO2 harrapatzen duten eko agregakinak fabrikatuko ditu. Proiektu berritzaile hori 2026an martxan jartzea espero da, eta AZ1 kaian eraikitzen ari dira, Bilboko Portuak trantsizio energetikoarekin lotutako proiektuetarako hub gisa duen rola sendotuz.
Errausketaren eta harrapatutako CO2-aren hondakinetatik abiatuta, lantegi berrian ekoitzitako agregakin sintetikoek agregakin naturalak ordezkatuko dituzte ekonomia zirkularraren adibide argi batean, baliabide naturalak erauztea eta hondakindegietan hondakinak pilatzea saihestuz, eta abantaila erantsi batekin: kareharrizko agregakin artifizial horiek, fabrikatu ondoren, atmosferan dagoen karbono dioxidoa harrapatzen jarraituko dute.