- Bilbaoport
- Articles by: bilbaoport
Entradas
Bilboko Portua inoizko edukiontzi-kopuru handienera iritsi da
2011n, Bilboko Portuko zirkulazioaren guztizkoa 31,7 milioi tona izan zen; aurreko ekitaldian baino % 5,7 gutxiago, ontziratu gabeko merkantzia likido eta solidoen murrizketen ondorioz.
Ontziratu gabeko merkantzia likidoak gutxitu egin ziren —zehazki, % 10—, gas naturala murriztearen eta Petronor-ek gutxiago produzitzearen eraginez. Merkantzia solidoak ere % 10 jaitsi ziren, ArcelorMittal aldi baterako ixteak beherakada ekarri baitzuen txatar-inportazioan.
BBC Chartering-ek Bilbo sartu du Euro-Asia Express zerbitzuan
Martxoaren 22tik aurrera, BBC Chartering konpainiaren “BBC Euro-Asia Express Line” hileko zerbitzu berriak Asiako hego-ekialdeko, Ekialde Urruneko eta Europako iparraldeko portuekin lotuko du Bilbo. Zerbitzua, nagusiki, proiektu-kargetarako, heavy-lifterako eta karga arruntetarako da.
Transfennica con-ro zerbitzu berri bat
Transfennica con-ro zerbitzu berri bat ematen hasi zen da otsailaren 24an. Astean behin egingo du Bilboko eta Tilburyko portuen arteko bidea zuzenean; ostiral-arratsaldean Bilbotik atera, eta igandean iritsiko da Britainia Handiko portu horretara. Handik, zerbitzua ematen duen ontziak aurrera jarraituko du Zeebruggerako bidean.
Artikoko petrolio-plataformei laguntzeko ontzi berri bat egin du Astileros Zamakonak
Astilleros Zamakonak laugarren itsasontzi bat entregatu dio Danimarkako Viking Supply Ships As armadoreari. Brage Viking itsasontziak 85 m-ko luzera eta 22 metroko zabalera du. Oso sofistikatua da, eta artikoko eremuan dauden petrolio-plataformei laguntzeko azken aurrerapen teknologikoak ditu.
Transfennica-k handitu egin du Bilbo-Zeebrugge linearen gaitasuna
Herbeheretako Transfennica ontzi-konpainiak astean hiru aldiz egiten du Bilboko Portuaren eta Zeebruggeren arteko bidea, eta, urtarrilaren 6tik aurrera, linea horren gaitasuna handitu du.