- Bilbaoport
- Articles by: bilbaoport
Entradas
Itsas Ekonomiaren VIII. jardunaldiak egingo dira Baionan eta Biarritzen
Le Marin-ek eta Les Echos-ek, Frantziako Itsas Clusterraren eta Frantziako Itsas Institutuaren laguntzarekin, “Itsasoko eta itsasertzeko ekonomiaren VIII. jardunaldiak antolatu dituzte”. Jardunaldi horiek Baionan eta Biarritzen egingo dira, azaroaren 20an eta 21ean.
Befesa Valorización de Azufre-k azido sulfurikoaren instalazio bat inauguratu du Bilboko portuan
Befesa Valorización de Azufrek instalazio bat inauguratu du Bilboko itsas portuan, sufrea eta desulfurazio-prozesuetako beste hondakin batzuk oinarri hartuta azido sulfurikoa eta oleuma ekoizteko.
Interes Kulturaleko Ondasun izendatu dute Burdinazko kaia
Ministro Kontseiluak Errege Agindu bat onartu du, zeinaren arabera Interes Kulturaleko Ondasun (Monumentu kategoriarekin) izendatzen den Portugaleteko Burdinazko kaia.
Munduko osoko portuetako ordezkarien bilera, Bilbon, berrikuntza telematikoak aztertzeko
Bilboko Portuko Agintaritza izan da anfitrioi Shipping Messages Design Group (SMDG) erakundearen bileran. Irabazi-asmorik gabeko nazioarteko erakundea da SMDG, eta hau du xede: EDIFACT mezuak garatzea, koordinatzea eta sustatzea itsas industriarako…
Eserguik bioetanol-andel berri bat inauguratu du
Esergui petrolio-operadoreak bioetanola biltegiratzeko andel berri bat inauguratu du Bilboko portuan dituen instalazioetan . 600.000 litro dituen andel honi esker, enpresa gai da urteko 1,2 milioi litro bioerregai hornitzeko.
Espainiako portuetan geldialdia egiten duten merkantzia-ontziek informazio-betebehar berriak dituzte
Ministro Kontseiluak Errege Agindu berria onartu du, Espainiako portuetara iristen diren edo portu horietatik ateratzen diren merkantzia-ontziei eskatu beharreko informazio-betebeharrak eguneratzeko.
Eusko Jaurlaritzak 910.000 euroko laguntza emango dio merkantzia-garraioaren sektoreari
Eusko Jaurlaritzak zenbait laguntza-programa onartu ditu garraio-sektorerako, alderdi hauek sustatzearren: enpresen kontzentrazioa, merkantzien garraio konbinatua, teknologia berriak, enpresen bategitea eta, azkenik, kalitatea eta ingurumena kudeatzeko sistemen erabilera. Laguntzen aurrekontua, guztira, 910.000 eurokoa da.
Omenaldia Javier San Joséri Itsas Administrazioko Eskolaren ikasturte-hasieran
Euskal Herriko Itsas Administrazioko Eskolak omenaldia egin dio Javier San José Amézagari, 2012-2013 ikasturtearen hasieran, haren ibilbide profesionala itsasoari, portuari eta Eskolari loturik igaro baitzen.
Celebrity Constellation ontziaren lehenengo geldia
Gurutzaontzi hau zazpi aldiz geldituko da, denboraldi honetan, hemen gaua pasatzera.