4.000 pertsona inguruk parte hartu dute Kai Jai edo Bilboko Portuko egunean, Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioak antolatuta; atzo, igandean, hamaikagarren edizioa egin da, Santurtziko arrantza-portuaren ondoan.
“Kai Jai oso berezia izan da, Santurtzin egin baita, gure jardueraren zati handi bat aurrera eramaten dugun kaien ondoan. Jardunaldi ludiko batez gozatzera gerturatu diren udalerriko eta Bizkaiko beste herri batzuetako bizilagunek harrera ikusgarria egin digute. Familia osoak, kuadrillak eta adin guztietako pertsonak hartu ditugu gurekin batera urtero egiten dugun ekitaldi honetaz gozatzeko. Ekitaldi horren bidez, gure jarduera modu dibertigarrian hurbildu nahi diegu herritarrei”, adierazi dute antolatzaileek.
Egunean zehar jolasak, puzgarriak, tailerrak eta animazio jarraitua egon dira. Ondoen baloratutako jardueretako bat Bilboko Porturako bisita gidatuak izan dira, Arku Atlantikoko erreferentziako gune logistiko, komertzial eta industrial horretako espazioak eta lana bertatik bertara ezagutzeko. “Autobus guztiak beteta izan ditugu. Portuak interesa du eta nabari da izan dugun onarpenean. Bisitarik egin ezin izan duten pertsonei edozein asteburutan egin dezaketela adierazi diegu, gure webgunearen bidez Ezagutu Portua programan izena emanda. Portu irekia eta hurbila izan nahi dugu”, adierazi dute Portuko Agintaritzatik.
Jardunaldian, Ezagutu Portua ikasleentzako programaren Ipuin eta Logotipo Lehiaketako irabazleei sariak eman zaizkie.
Porturako sarbidea