Bilboko Portuko Agintaritzak itsas kutsaduraren aurkako simulakro bat koordinatu du gurutzaontzientzako kaian (Getxo 3). Erakundearen beraren ontziek eta Bilboko Portuko Amarratzaileen eta Atoiontzien bitartekoek hartu dute parte simulakroan.
Ekitaldian, Portuko Agintaritzak dituen sei euste-hesietako bat zabaldu da; guztira, 2050 metro luze dira. Ekipamendu horri portuan dauden enpresa industrialek (Petronor, Tepsa eta Esergui) dituzten hesiak gehitu behar zaizkio, baita Bilboko Portuko Amarratzaileen eta Atoiontzien baliabideak ere.
Larrialdiak kontrolatzeko baliabide propio gehien dituen Europako portuetako bat da Bilbo. Aldiro-aldiro egiten dira simulakro horiek, eta aukera ematen dute Bilboko Portuko itsas kutsaduragatiko Itsasoko Barne Plana, eragileen arteko koordinazioa eta erantzun-ekintza probatzeko.
Porturako sarbidea