SALGAIEN TRAFIKOA % 6,8 BEHERATU DA PETRONORREK EGINDAKO GELDIALDI TEKNIKOAREN ERAGINEZ
Bilboko Portuak 32 milioi tonatik gorako mugimenduarekin itxi du 2025eko ekitaldia, hau da, 2,3 milioi tonako beherakadarekin (-%6,8), Petronorrek maiatzetik uztailera bitartean egindako geldialdi teknikoaren eraginez. Hala ere, urteko bigarren seihilekoan tonen mugimenduak %1,5 handitu dira, aurreko urtearekin alderatuta.
Termino absolutuetan, petrolio gordina, gasolioa eta gasolina gehien jaitsi direnak izan dira. Beste aldean, hazkunderik handiena, tonatan, gas naturalaren inportazioak izan du jarraian, pentsuak eta bazkak, mineral ez-metalikoek, burdinazko txatarrek, eraikuntza-materialek eta kontserbek.
Porturako sarbidea