Corporación de Prácticos del Puerto y Ría de Bilbao S.LCorporación de Prácticos del Puerto y Ría de Bilbao S.LCorporación de Prácticos del Puerto y Ría de Bilbao S.L
Servicios básicos y otros
PORTUKO GIDARIAREN ZERBITZUARI APLIKATZEKO GEHIENEKO TARIFAK
Gehieneko tarifak eta aplikatu beharreko arauak
- Portuko Agintaritzak tarifen eta faktura-kontzeptuen gardentasuna kontrolatuko du.
- Tarifak eremuaren, trafiko-motaren eta zerbitzu-motaren arabera ezartzen dira.
- Errekarguak aplikatzen ahalko dira egoera hauetan, erabiltzaileei egozten ahal zaizkien gorabeherengatik:
- Makinarik edo gobernurik gabeko ontziak.
- Ontzitegian sartzea / ontzitegirik irtetea.
- Ontziak zerbitzua ematean eragindako atzerapenak edo ezeztapenak.
- Zerbitzu-ematean atzerapenik izanez gero, emaileei egotz dakizkiekeen gertakariengatik, murrizketak aplikatuko dira.
- Ezin izango da gainkosturik edo aparteko kosturik onartu prestazioa egiten den egunaren edo orduaren arabera, Portuei eta Merkataritza Nabigazioari buruzko Legearen 113.4 artikuluaren h) apartatuan aurreikusitakoarekin bat etorriz.
- Tarifa-egitura hau nahitaez aplikatzekoa da.
- Enpresa lizentziadunaren eta itsasontziko kapitain, armadore edo kontsignatarioaren artean desadostasunik sortzen bada gehieneko tarifak aplikatzeko orduan, Portuko Agintaritzak hartuko du bere gain bitartekari-funtzioa zer tarifa aplikatu behar den ebazteko.
- Kostuak aldatzeagatiko eguneratzeak atal honetako tarifa-koadro guztiei aplikatuko zaizkie.
- Zerbitzuko gehieneko tarifak operazio bakoitzari aplikatuko zaizkio, eta operaziotzat honako maniobra hauetako bakoitza hartuko da, betiere portuko gidariaren esku-hartzearekin egin bada:
- Sartzea eta atrakatzea.
- Desatrakatzea eta irtetea.
- Ontziaren barne-mugimendua
- Gehieneko tarifak:
Sartzeko eta irteteko maniobrei eta barne-mugimenduei aplikatu beharreko gehieneko tarifak:
| TARIFAK (Eurotan €) |
| KANPOALDEA ETA BARRUALDEA |
| SARRERA – IRTEERA |
| G.T Ontzia |
Tarifa orokorra |
Ferri/RoRo |
Trailer Carrier eta Car Carrier |
| 500 – 6.000 |
385,65 € |
269,96 € |
231,39 € |
| 6.001 – 20.000 |
578,81 € |
405,17 € |
347,29 € |
| 20.001 – 35.000 |
1.261,39 € |
882,97 € |
756,83 € |
| 35.001 – 55.000 |
2.040,87 € |
1.428,61 € |
1.224,53 € |
| 55.001 – 75.000 |
3.187,08 € |
2.230,96 € |
1.912,24 € |
| 75.001 – 90.000 |
5.242,77 € |
3.669,94 € |
3.145,66 € |
| 90.001 – 115.000 |
5.492,41 € |
3.844,69 € |
3.295,45 € |
| 115.001 – 160.000 |
7.242,74 € |
5.069,92 € |
4.345,64 € |
| 160.001 EDO GEHIAGO |
8.519,52 € |
5.963,67 € |
5.111,71 € |
| BARNE MUGIMENDUAK |
| G.T Ontzia |
Tarifa bakarra |
| 500 – 6.000 |
322,30 € |
| 6.001 – 20.000 |
449,54 € |
| 20.001 – 35.000 |
833,52 € |
| 35.001 – 55.000 |
1.347,16 € |
| 55.001 – 75.000 |
2.082,14 € |
| 75.001 – 90.000 |
3.425,10 € |
| 90.001 – 115.000 |
3.461,36 € |
| 115.001 – 160.000 |
4.781,16 € |
| 160.001 EDO GEHIAGO |
5.633,89 € |
- Errekarguak aplikatzen ahalko dira, erabiltzaileei egotz dakizkiekeen gorabeherengatik. Kontzeptu hauengatik ezar daitezke errekarguak:
- Atrakatze-zuzenketak eta -aldaketak. Tarifa hau aplikatuko zaie atrakatze-zuzenketei eta -aldaketei:
- Kai beraren barruan, maniobra normal bat bezala, errekargurik gabe.
- Sekzio bereko kaien arteko maniobrak % 25eko errekargua izango du maniobra egiten den sekzioaren tarifaren gainean.
- Sekzioen arteko maniobrak % 50eko errekargua izango du tarifaren gainean.
- Portuko gidaria ontziratu aurretik egiten diren ezeztapenak, ontziari egotz dakizkiokeenak. Ontziaren ordezkariak edo kapitainak eskaera-ordua aldatzen badu, eragiketak hasteko finkatutakotik, errekargu hauek sortuko dira:
- Eragiketa ezeztatzen bada, eskatutako orduaren aurreko ordubetean, dagokion tarifaren % 25 fakturatuko da.
- Eskatutako zerbitzu baten hasiera-orduaren aldaketei, ordubete baino gehiago falta dela egiten badira, ez zaie errekargurik ezarriko.
- Portu-gidaria ontziratu ondotik egiten diren ezeztapenak, ontziari egotz dakizkiokeenak. Errekargu hauek eragingo dituzte:
- Portu-gidaria 30 minutu bitarte egon bada, tarifaren % 50.
- Portu-gidaria 31 minutu eta 1 ordu bitarte egon bada, tarifaren % 75.
- Portu-gidaria 61 minutu eta 2 ordu bitarte egon bada, tarifaren % 100.
- Portu-gidarien Korporazioak 2 ordurainoko tartea izan dezake eskaera berriei erantzuteko, zerbitzua eskatzen den ordu berritik aurrera. Bestelako ordu-aldaketek aurreko paragrafoetan aipatutako ezeztapenen antzeko tratamendua izango dute.
- Portu-gidaria ontzian dagoela gertatzen diren eta ontziari egotz dakizkiokeen atzerapenengatik, errekargu hau fakturatuko da:
- 30 minutu bitarteko atzerapenak ez du errekargurik
- 31 eta 60 minutu bitarteko atzerapenak tarifaren % 50
- 61 eta 120 minutu bitarteko atzerapenak tarifaren % 100.
- Hurrengo orduetan (ordu bakoitzeko) % 50eko errekargu gehigarria, aplikatzekoa den tarifaren gainean.Atzerapenak daudenean, ontziko kapitainak erabakiko du portu-gidariak ontzian jarraitu edo ez. Hala ere, portu-gidariak erabaki ahal izango du ontzian ez geratzea, zerbitzu-arrazoi justifikatuak direla eta, eragiketa berrogei minutu baino gehiago atzeratzen denean. Kasu horretan, portu-pilotuaren lehorreratzeak zerbitzua berriro eskatu beharra dakar.
- Portu-gidarien Korporazioari dagozkion atzerapenak. Portu-pilotua ontzira berandu joaten bada edo zerbitzuak ematen beranduago hasten bada eskatutako ordua baino, eta atzerapen hori Portu-pilotuen Korporazioari egotz dakiokeen arrazoiren batengatik gertatzen bada, hobari bat aplikatuko da tarifaren gainean:
- Itxaronaldiko lehen orduan, % 10eko hobaria.
- Itxaronaldiko bigarren orduan, % 20ko hobaria.
- Bigarren ordutik aurrera: ordu edo frakzio bakoitzeko % 20, gehienez % 100.
- Errekarguak. Propultsio-sistemarik eta/edo gobernurik gabeko ontziak eta tresnak. % 100eko errekargua izango dute tarifek baldin eta zerbitzua egiten zaion ontziak zerbitzuz kanpo badu propultsatzailea edo gobernua (salbuetsita daude eskueran jartzeko edo itxaronaldiko orduak).
- Portu-gidariak ontzian jarraitu beharra, segurtasun-arrazoiengatik. Kapitainak hala eskatuta eta segurtasun-arrazoiengatik portu-gidariari ontzian egoteko eskatzen bazaio, lehendik ez dagoelarik aurreikusia inolako maniobrarik egitea, honako zenbateko hauek aplikatuko dira:
- Portu-gidaria 40 minutu bitarte egoten bada, oinarrizko tarifaren % 50.
- Portu-gidaria 41 eta 60 minutu bitarte egoten bada, oinarrizko tarifaren % 75.
- Portu-gidaria 61 eta 120 minutu bitarte egoten bada, oinarrizko tarifaren % 100
- Hortik aurrerako ordu bakoitza zenbateko hauetan fakturatuko da:
- GT ≤ 10.000 itsasontziak, 157,20 €/ordu.
- GT > 10.000 itsasontziak, 262,42 €/ordu.
- Portu-pilotua lehorreratu ezina. Eguraldiagatik portuko gidaria ezin bada lehorreratu eta hurrengo portura arte ontzian jarraitu behar badu, ontziak honako kostu hauek hartu beharko ditu bere gain:
- Portu-gidariari ostatua eta mantenu egokia ematea.
- Portu-gidariaren egonaldi- eta aberriratze-gastuak ordaintzea, lehorreratzen den tokitik Bilboraino.
- Konpentsazio ekonomiko bat, Bilboko Portuko Agintaritzak erabakitzekoa.
- Baldintza partikular hauetan ezarritako definizioaren arabera berezitzat jotako maniobrak ordu edo frakzio bakoitzeko eurotan fakturatuko dira.
- Zerbitzu berezietarako gehieneko tarifa gehigarriak: dokumentu honen I. eranskineko glosarioan ezarritako definizioaren arabera zerbitzu bereziak direnean aplikatuko dira. Tarifa horien zenbatekoa honako hau izango da:
- Portu-gidaria 40 minutu bitarte egoten bada, oinarrizko tarifaren % 50
- Portu-gidaria 41 eta 60 minutu bitarte egoten bada, oinarrizko tarifaren % 75
- Portu-gidaria 61 eta 120 minutu bitarte egoten bada, oinarrizko tarifaren % 100
- Hortik aurrerako ordu bakoitza eta/edo portu-gidari osagarri bakoitza zenbateko hauetan fakturatuko da:
- GT ≤ 10.000 itsasontziak, 157,20 €/ordu.
- GT > 10.000 itsasontziak, 262,42 €/ordu.