2025eko tarifak (€)
-
- Tarifa-egitura
-
- Portuko atoi-zerbitzuei aplikatu beharreko tarifetan, gutxienez, honako eragiketa hauek jasoko dira, edozein dela ere eskatutako eta/edo erabilitako atoiontzien kopurua, eta ezin izango da bestelako kontzepturik fakturatu Portuko Agintaritzaren aldez aurretiko onespenik gabe:
- Sarreran atoian eramatea: ontzi edo artefaktu flotatzaile bati ematen zaion zerbitzua, zeinaren helburua baita hari laguntzea portuko zerbitzuguneko uretan mugitzen, kaian edo pantalanean atrakatu arte.
- Irteeran atoian eramatea: ontzi edo itsas artefaktu bati ematen zaion zerbitzua da, zeinaren helburua baita hari laguntzea mugitzen eta maniobrak egiten, kaiko edo pantalaneko atrakalekuan dagoen tokitik hasi eta nabigazio-kanala hartu ondoren portu-gidariak zerbitzua bukatutzat eman arte.
- Barne-mugimendua: ontzi handi edo itsas artefaktu bati emandako zerbitzua, atrakalekua aldatzean sortzen diren mugimendu eta maniobretan ontziari laguntzea helburu duena.
- Eskura jartzea: zerbitzu honetan, atoiontzi bat ontzi eskatzailearen eskura (agindura) jartzen da, kapitainak edo portu-gidariak esaten dionean esku hartzeko. Atoiontzia ohiko atrakalekuan edo ontzitik adierazten zaion lekuan egon daiteke zerbitzuak irauten duen bitartean, berehala esku hartzeko prest, eta ezin izango du beste jarduerarik egin.
- Zerbitzu berezia: ontzi edo itsas artefaktu bati emandako zerbitzua, atoiontzi bat eskura jartzen zaionean aurreko a), b) eta c) maniobretakoa ez den lanen batean (adibidez, d) puntuko eskura jartzea, amarrak indartzeko lanak, etab.).
- Soka-hornidura: atoiontziak atoian eramateko sokak jartzea.
- Portuko atoi-zerbitzuaren prestazioari eta tarifikazioari dagokienez, honako banaketa hau ezartzen da eremuaren arabera:
- KANPOKO EREMUA: Pantalanak eta atrakalekuak: Luzueroko punta, Findegia, BBG, Seballo punta eta Sollana punta. KANPOKO EREMUA sekzio bakar batez osatua dago.
- BARRUKO EREMUA: Portuaren gainerakoa. Zabalkuntza, Santurtzi, Deustuko kanala, Zorrotza eta Itsasadarra. Hauek dira atalak: Zabalkuntzako kaiak, Santurtziko kaiak eta itsasadarreko gainerako kaiak.
- Portuko atoi-zerbitzuei aplikatu beharreko tarifetan, gutxienez, honako eragiketa hauek jasoko dira, edozein dela ere eskatutako eta/edo erabilitako atoiontzien kopurua, eta ezin izango da bestelako kontzepturik fakturatu Portuko Agintaritzaren aldez aurretiko onespenik gabe:
- Zerbitzua emateko eskaerei gehienez ere ordubetean erantzun beharko zaie, eskaera egiten den unetik hasita; atoiontzia itsasontziaren saihetsean maniobrari ekiteko prest egon arte igarotzen den denbora hartuko da kontuan. Zerbitzua atzerapenez ematen bada, enpresa adjudikaziodunari egotz dakizkiokeen arrazoiak direla eta, enpresak honako hobari hauek ezarri beharko dizkio tarifari:
- Itxaronaldiko lehen ordu erdia: % 0
- 31 minutu eta 1 ordu bitarte: % 10
- Bigarren ordua (edo frakzioa): % 20
- 2 ordutik aurrera: ordu edo frakzio bakoitzeko % 20
- Ezin izango da gainkosturik edo aparteko kosturik onartu prestazioa egiten den egunaren edo orduaren arabera, Portuei eta Merkataritza Nabigazioari buruzko Legearen 113.4 artikuluaren h) apartatuan aurreikusitakoarekin bat etorriz.
-
- Gehieneko tarifak eta aplikatu beharreko arauak
- Portuei eta Merkataritza Nabigazioari buruzko Legearen 125.2.d) artikuluan ezarritakoa betez, benetako lehiarik ez dagoen egoerak gertatzen direnean, Portuko Agintaritzako Administrazio Kontseiluak, Baldintza Partikularrak onetsi ondoren, gehieneko tarifen aplikazioa onetsiko du.
- Portuko Agintaritzak tarifen eta faktura-kontzeptuen gardentasuna kontrolatuko du.
- Enpresa lizentziadunaren eta itsasontziko kapitain, armadore edo kontsignatarioaren artean desadostasunik sortzen bada gehieneko tarifak aplikatzeko orduan, Portuko Agintaritzak hartuko du bere gain bitartekari-funtzioa zer tarifa aplikatu behar den ebazteko.
- Gehieneko tarifak aplikatzekotzat jotzen direnean, zerbitzu-emaile bakoitzaren tarifak apartatu honetan ezarritako gehieneko tarifak baino txikiagoak edo berdinak izango dira beti.
- Gehieneko tarifak: Sartzeko eta irteteko maniobrei eta barne-mugimenduei indar eragilea aplikatzeagatiko gehieneko tarifak:
- Tarifa-egitura
| KANPO EREMUA | |
|---|---|
| Pantalanak eta atrakalekuak: Luzueroko punta, Findegia, BBG, Seballo punta eta Sollana punta | |
| Tarifak eurotan | |
| G.T. | Tarifa bakarra |
| ≤ 2.000 | 0,2597 |
| 2.001 – 5.000 | 0,3063 |
| 5.001 – 10.000 | 0,3197 |
| 10.001 – 25.000 | 0,3347 |
| 25.001 – 35.000 | 0,3650 |
| 35.001 – 50.000 | 0,4074 |
| ≥ 50.001 | 0,4347 |
| BARRUKO EREMUA | ||
|---|---|---|
| Portuaren gainerakoa: Zabalkuntza, Santurtzi eta Itsasadarra | ||
| Tarifak eurotan | ||
| G.T. | Tarifa bakarra | Edukiontziak garraiatzeko ontziak eta RORO, Car Carrier eta Ferry ontziak |
| ≤ 8.000 | 0,1956 | 0,1150 |
| 8.001 – 15.000 | 0,2218 | 0,1533 |
| 15.001 – 25.000 | 0,3127 | 0,1915 |
| 25.001 – 35.000 | 0,3649 | 0,1915 |
| 35.001 – 40.000 | 0,3649 | 0,1979 |
| 40.001 – 60.000 | 0,4040 | 0,1979 |
| ≥ 60.001 | 0.4040 | 0,1979 |
Luzeroko puntako, Findegiko, Seballoko puntako eta Sollanako puntako terminaletan porturatzen diren ontzientzat, Bilboko Itsas Kapitaintzaren 2013ko abenduaren 30eko Ebazpenaren arabera (EHAAn 2014ko urtarrilaren 8an argitaratua), geldialdiagatik atrakatze horietarako atoiontzia eskura izatearen tarifa honako hau izango da:
| G.T. Ontzia | Tarifa bakarra eurotan |
|---|---|
| ≤ 10.000 | 630,00 |
| 10.001 – 25.000 | 1.313,00 |
| 25.001 – 35.000 | 1.575,00 |
| 35.001 – 50.000 | 2.100,00 |
| 50.001 – 100.000 | 3.150,00 |
| ≥ 100.001 | 5.250,00 |
Tarifak eurotan adierazita daude ontziaren GT-unitate bakoitzeko (gehienekoa salbuespenik gabe). Zerbitzua ematen duen enpresak, tarifak gehienekoak direla kontuan hartuta, tarifa-akordioak egin ahal izango ditu, ontzi-konpainiarekin edo haren agente kontsignatarioarekin, ontzi-mota, trafiko edo linea erregular jakin batzuetarako. Egindako maniobra bakoitzeko aplikatuko dira tarifak, edozein dela ere erabilitako atoiontzi-kopurua.
6. Errekarguak aplikatzen ahalko dira, erabiltzaileei egotz dakizkiekeen gorabeherengatik. Kontzeptu hauengatik ezar daitezke errekarguak:
-
- Propultsio-sistemarik gabeko ontziak eta artefaktuak: % 50eko errekargua izango dute, dagokien tarifa orokorraren gainean, zerbitzua egiten zaion ontziak zerbitzuz kanpo badu propultsatzailea edo gobernua (salbuetsita daude eskueran jartzeko edo itxaroteko orduak).
- Ontziari egotz dakizkiokeen ezeztapen edo atzerapenengatik: Eskatutako ordurako 45 minutu baino gutxiago falta direla ezeztatzen bada zerbitzua, dagokion tarifaren % 50 fakturatuko da.
- Zerbitzua emateko eskatutako ordutik aurrera gertatzen diren atzerapenek —atoiontziak ontziaren saihetsean maniobrari ekiteko prest daudela—, ontziari egoztekoak direnean, dagokien tarifaren gaineko errekarguak eragingo dituzte, honako zenbateko hauetakoak:
Itxaronaldiko lehen ordu-erdia 0% 31 minutu eta 1 ordu bitarte 50% Itxaronaldiko bigarren ordua (edo frakzioa) 100% 2 ordutik aurrera ordu edo frakzio bakoitzeko % 50
d. Atrakatze-zuzenketak eta -aldaketak. Tarifa hau aplikatuko zaie zuzenketei eta atrakatze- edo ainguratze-aldaketei:
- Kai beraren barruan, maniobra normal bat bezala, errekargurik gabe.
- Sekzio bereko kaien arteko maniobrak % 25eko errekargua izango du maniobra egiten den sekzioaren tarifaren gainean.
- Sekzioen arteko maniobrak % 50eko errekargua izango du tarifaren gainean.
KANPOKO EREMUA sekzio batekoa da. BARRUKO EREMUAN, sekzio hauek daude: Zabalkuntzako kaiak, Santurtziko kaiak eta itsasadarreko gainerako kaiak.
e. Arriskutsu moduan sailkatutako merkantziak bakarrik garraiatzen dituztelarik, itsasadarreko kaietara sartzen diren ontziei 1,5eko koefizientea aplikatuko zaie dagokien tarifan.
f. Zerbitzua hasteari edo amaitzeari dagokionez, hau hartzen da Portuko zerbitzugunearen mugatzat: Luzueroko puntako dikearen muturra Galeako kaxoiarekin lotzen duen kanpoko lerroa.
Maniobrak behartuta atoia aurreko paragrafoan zehaztutako mugetatik kanpo hartu edo utzi behar duten ontziek 503,82 € ordainduko dute atoiontziko, puntetatik kanpoko lanen tarifa gisa. Kopuru hori fakturatu egingo da baldin eta atoiontziaren desplazamendua milia-laurden (1/4) izan bada goian aipatutako lerroarekiko, eta maniobrak eta ontziak behartuta egin bada.
g. Sartzeko, ateratzeko edo barne-mugimenduetarako atoi-lanez bestelakoetarako (zerbitzu bereziak, eskolta, ahari-maniobrak eta eskura jartzea), hauek izango dira gehieneko tarifak:
- 642,86 € orduko eta atoiontziko < 2.000 HP
- 850,74 € orduko eta atoiontziko > 2.000 HP
Fakturazioa ordu-erdika egingo da, eta gutxienez ordubete (1) fakturatuko da.
h. Sokak jartzea: Sokak atoiontziak jartzen baditu, zerbitzu bakoitzeko 158,32 €-ko gehigarria fakturatuko da sokak jartzen dituen atoiontzi bakoitzeko.
i. Arrazoi klimatologikoengatiko eragiketak: I. atalean jasotako aparteko arrazoi meteorologikoek eragindako mugimendu osagarriei (sarrerak, irteerak, etab.), tarifen % 10eko murrizketa aplikatuko zaie, betiere eragiketa Itsas Kapitaintzaren agiriaren bidez ziurtatzen bada.
Aldeak ez badira ados jartzen aplikatu beharreko tarifa-kontzeptuen edo haien zenbatekoen interpretazioan, Portuko Agintaritzak ebatziko du.
Porturako sarbidea