Lehen portua Erresuma Batuarekiko trafikoetan
Bilbao, Erresuma Batuarekin trafiko gehien daukan espainiar portua da, joan-etorrien %27a biltzen baititu. Erresuma Batua bere lehen merkatua da zama sikuan eta portuko eragileek konektibitate handia eskaintzen dute britaniar portuekin; 49rekin, hain zuzen ere.
2019an, Bilbao eta Erresuma Batuaren artean, mota ezberdinetako 3,4 milioi tona salgai mugitu ziren. %59 esportazioei dagokie eta %41 inportazioei. Nabarmentzen dira ardoak, edariak eta alkoholak; siderurgi produktuak; zementua eta klinkerra;