CNAN Nord konpainia aljeriarra, Transcoma Shipping-ek ordezkatua, Bilboko portuan gelditu da aurreneko aldiz.
Sedrata erabilera anitzeko ontzia, 200 tonako garabiz hornitua, Bilbora etorri da, eta ThyssenKrupp-en 113,5 tonako uztai bat kargatu du, Orango portura, Aljeriara, eramateko.
Bizkaia Iparraldea kaian egin da karga-lana, Geodis enpresa garraio-kudeatzaileak koordinatua.
Transcoma Shipping-ek azaldu du konpainia aljeriarraren lehenengo geldialdi hau Bilbo eta Aljeria lotuko dituen linea erregular bihurtzea dela asmoa.