Bilboko Portuan Navacel euskal enpresak fabrikatutako eta Toro eta Betolazak kontsignatutako eta zamatutako off shore xurgatze-aingurak, pieza osagarriekin batera, kargatzeko operatiboa egin da. Oil&gas sektorerako aingurek 53 tonako pisua eta 15 metroko altuera dute, eta Mozambikerako dira. Lehenengo bidalketan bederatzi aingura gehi bastidoreak kargatu dira, eta laster bigarren itsasoratzebat jarraituko dio. Merkantzia Navacelek Erandion duen fabrikatik itsasadarretik kanpoko Abrara eraman dute, Peak Bilbao kostaldeko itsasontzi batean, estalkia irekita duela. Bi egun geroago Big Lift armadorearen Happy Sky eta Happy Ranger ontzietan kargatu dituzte. Joan-etorria 30 egun ingurukoa izango da.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.