Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioak aurten ere Enpresan praktikak egiteko programaren deialdia egin du
Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioak beste urte batez ere Enpresan praktikak egiteko programaren deialdia egin du. Oraingo honetan, 1996ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotako 10 pertsonek lehen lan-esperientzia izan ahal izango dute Bilboko Portuko Agintaritzaren hainbat sailetako arlo funtzionaletan. Ordaindutako praktika hauek zortzi hilabeteko iraupena izango dute, 2026ko urriaren 19tik 2027ko ekainaren 18ra, eta Santurtzin dagoen Portuko Agintaritzaren egoitzan egingo dira.
Programa unibertsitate-ikasketak edo Goi Mailako Heziketa Zikloak egin dituzten eta beren prestakuntzarekin lotutako aldez aurreko lan-esperientziarik ez duten gazte talentudunei zuzenduta dago. Hautaketa-prozesuan lehentasuna emango zaie Fundazioaren patronatu diren erriberako udalerrietan erroldatuta dauden pertsonei. Halaber, zenbait lanpostutan, euskararen eta ingelesaren maila ere baloratuko da.
Hamar lanpostuak honako sail hauen artean banatuko dira: Plangintza, Proiektu eta Eraikuntza; Kontserbazioa; Talentua eta Antolakuntza, bi lanposturekin; Marketin Korporatiboa; Sistemak eta Kudeaketa Kontrola; Erregistroa; eta Merkataritza. Gainerako bi lanpostuak Bilbao PortLabi dagozkio, Bilboko Portuko berrikuntza-hubari.
Programan parte hartzeko aukera ematen duten titulazioen artean, besteak beste, Ingeniaritza Zibileko, Meategien Teknologia eta Energiako, Ingeniaritza Geomatikako eta Topografiako, Lan Harremanetako, Zuzenbideko, Ekonomiako, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako, Kazetaritzako, Ikus-entzunezko Komunikazioko, Publizitate eta Harreman Publikoetako, Marketineko, eta Global Digital Humanitateetako graduak daude.
2026/2027ko Enpresetan praktikak egiteko programan parte hartzeko eskaerak irailaren 30a baino lehen egin beharko dira, Novia Salcedo Fundazioaren eta Mondragon Unibertsitatearen bidez.
Informazio gehiago:
Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioaren 2026/2027ko Enpresetan praktikak egiteko programa.
Porturako sarbidea