Sentsibilizazio- eta boluntariotza-jarduera bat bultzatu dute Bilboko Portuko Agintaritzak eta Adecco Fundazioak, desgaitasun intelektuala dutenei enpresa hurbildu eta haiek hobeto gizarteratu eta lanbideratzeko.
Portuko Agintaritzako hogei langile boluntariok hartu dute parte topaketan, Downen Sindromearen Fundazioko zenbait erabiltzailerekin eta bestelako desgaitasun intelektual batzuk dituzten zenbait lagunekin batera.
Lehenbiziko ekintzan, anfitrioi-lanetan aritu dira boluntarioak portuko instalazioetan egin den bisitaldi gidatuan, non enpresako eguneroko jardueren berri eman dieten bisitariei. Ondoren, kirol-zentro batera joan dira boluntarioak eta bisitariak, sentsibilizazio-zirkuitu bat egitera. Zenbait kirol-ekintza egin dituzte zirkuitu horretan: saskibaloia gurpil-aulkian, mahai-tenisa, boccia…). Kirol-ekintza horietan guztietan, Bidaideak izan da erakunde laguntzailea. Balio-trukea, taldeko lana eta desgaitasunen bat dutenen eta ez dutenen esfortzu bateratua izan ditu osagai nagusi jardunaldiak.