Bilboko Portuak MSC Ruby ontzia hartu du, bere instalazioetan orain arte geldialdia egin duen kontainer-ontzirik handiena.
MSC enpresako MSC Ruby ontziak 366 metroko luzera, 48 metroko zabalera eta 13.000 TEUrentzako (Twenty Equivalent Unit, 20 oineko edukiontzi baten baliokide den nazioarteko unitatea) edukiera du. Goizeko 7etan iritsi da Sinesetik datorren CSP Iberian Bilbao Terminaleko edukiontzien terminalera, eta bihar, osteguna, abiatuko da Le Havrera.
Terminalak 21 metroko sakonera du, eta azken belaunaldiko Super Post Panamax (Ship To Shore) garabi berria erabili du ontziko lanak egiteko. Ekipo horri esker, nabarmen handitu daiteke terminalaren eragiketa-ahalmena, eta produktibitatea eta eraginkortasuna ere handitu daitezke bere eragiketetan, Bilbon jarduten duten kontainer-ontziak kargatzeko eta deskargatzeko eskuragarri dauden azken teknologia eta prestazioak baititu.
Porturako sarbidea