Bilboko Portuko Agintaritzak adierazi duenez, Bilboko Portura sartzeko Punta Luceroko errepidean, zeina La Arenako bide-korapiloarekin lotzen baitu, trafiko-gorabeherak izango dituela Petronorek egingo dituen obren ondorioz. Obra horien helburua da Muskizen dagoen findegia Bilboko Portuko Punta Sollanako kaian eraikiko den planta berriarekin lotuko duen poliduktua instalatzea.
Obren iraupena lau hilabetekoa izango da. Bi fasetan, hau da, obraren hasieran eta amaieran, errepidearen zati bat moztuko da; aitzitik, osorik moztuko da bi hilabetez:
- Mozketa partziala: ekainaren 1etik uztailaren 15era eta irailaren 16tik irailaren 30era, errepidearen zati bat moztuko da eta soilik emango da zerbitzua errei batean, zeina autoek eta kamioiek erabili ahalko baitute, baina ibilgailu bereziek ez, erreiaren neurriengatik. Ibilgailu guztiek portutik gainerako sarbideetatik atera beharko dute (El Kalero, Ugaldebieta, Landeta edo Higarillo bidez).
- Mozketa osoa: uztailaren 16tik irailaren 15era debekatuta egongo da ibilgailu guztien zirkulazioa.
Porturako sarbidea