
Irailaren 13tik, zuzeneko ibilbidea —ontzi-aldaketarik gabea— eskaintzen du MacAndrews-ek itsasbide honetan: Bilbo (osteguna), Tilbury (igandea), Goteborg (asteazkena), Gdynia (ostirala), Tilbury (astelehena) eta Bilbo (osteguna).
Itsasbidearen berrantolaketari esker, zazpi egun behar dira kaitik kairako esportaziorako, eta zazpi egun inportaziorako; Gdyniari dagokionez, bederatzi egun esportaziorako, eta zazpi, inportaziorako.