Maiatzaren 27tik 28ra, Bilboko Portu Agintaritzak parte hartuko du Food 4 Future/Expo FoodTech topaketan, elikagai-industriaren berrikuntza eta eraldaketari buruzko Europako ekitaldi nagusian. Bertan, teknologia, jasangarritasuna eta digitalizazioa elkartzen dira sektorearen etorkizuna berriz definitzeko.
Topaketa hau Bilbao Exhibition Centre-en egingo da, eta Bilboko Portuak stand bat izango du bertan (2D412). Horrez gain, hilaren 27an, 12:00etan, kongresuko saio batean parte hartuko du Andima Ormaetxe operazio, merkataritza eta logistikako zuzendariaren eskutik. Saioan honako gaia jorratuko da: “Karbono-aztarna murriztea balio-kate osoan: inpaktu txikiko etorkizunerako estrategiak”.
Elikagai-industriak eraginkortasuna eta erresilientzia arriskuan jarri gabe ingurumen-inpaktua murrizteko erronkari aurre egin behar dion testuinguru honetan, Bilboko Portu Agintaritzak erakutsiko du nola ari den Bilboko Portua trantsizio hori laguntzeko irtenbide zehatzak garatzen. Horien artean daude: intermodalitatea sustatzea emisioak murrizteko eta konektibitate logistikoa optimizatzeko bide gisa; kaiak elektrifikatzeko proiektuaren garapena (OPS), ingurumen-inpaktu txikiagoko portu-eragiketetan aurrera egitea ahalbidetuko duena; eta BioRoute bezalako tresna digitalak, kate logistiko eraginkorragoak aztertu eta hautatzeko diseinatuak, haien ingurumen-inpaktuari eta hobekuntza-gaitasunari buruzko informazio objektiboarekin.
Fodd 4 Future buruzko informazio gehiago. LINK
Porturako sarbidea