Ivan Jimenez Bilboko Portu Agintaritzako presidenteak hartu Enlit Europe 2025ean parte hartu du, aurten Bilbon bertan ospatu den Europako energia-sektoreko topaketa nagusietako bat.
Jimenezek EU Project Talk – Live Podcast “Energy & European Ports” saioan hitz egin du. Honetan portuek trantsizio energetikoan eta itsas garraioaren deskarbonizaziorako azpiegitura estrategikoen garapenean duten eginkizuna aztertu da. Saioa Enlit Europeko Brussels Editor eta Head of European Projects den Areti Ntaradimou-k gidatu du.
Bere hitzaldian, Jimenezek kaien elektrifikazioarekin, energia berriztagarriaren ekoizpenarekin, digitalizazioarekin eta autohornikuntza energetikoarekin Bilboko Portuak duen konpromisoa nabarmendu du. Era berean, bultzatzen ari diren proiektu estrategikoak aipatu ditu, hala nola hidrogeno-hub-a edota martxan dauden Europako ekimenak.
Halaber, elektrifikazio-helburuak bete dituzten portuak aitortu eta saritzeko Europako Batasunak mekanismo argiak ezarri behar dituela azpimarratu du, nahiz eta merkatuak oraindik ez duen maila bera lortu (batez ere kaian konektatzeko prestatutako ontzien eskuragarritasunean). Hori gabe, arriskua dagoela jardun ez dutenak saritze arriskua dagoela aipatu du, erabaki ausartak hartu dituztenen eta baliabide propioak erabili dituztenen kaltetan (EBrengandik jasotako laguntzarekin eta, Bilboko kasuan, EVEren babesarekin).
Bere hitzetan, “Europak lanak eginda dituztenei eman behar die babesa, ez dena erabat erabakita egon arte itxaroten dutenei.”
Enlit Europe Bilbon egiteak hiria eta Bilboko Portua Europako energiaren, berrikuntzaren eta jasangarritasunaren eztabaidaren erdigunean kokatu ditu. Gainera, trantsizio energetikoan eta politika portuario aurreratuetan portuaren rola sendotu du Atlantikoko arkuan erreferente gisa.
Porturako sarbidea