Bilboko Portuko Agintaritzak puntuazio gorena lortu du Nahitaezko Informazioaren Betetze Adierazlearen bigarren ebaluazioan. Horrek Estatuko interes orokorreko portuen sistemaren gardentasunaren buruan kokatzen du Bilbo, Valentziako Portuko Agintaritzarekin batera. Gardentasunarekin eta gobernu onarekin duen konpromisoari esker, legezko betebeharrak betetzeko eta herritarrek erakunde publikoetan duten konfiantza indartzen duten borondatezko praktikak ezartzen erreferente bat da Bilbo.
Lortutako emaitza hauek 2024ko martxoan egin zen lehenengo ebaluazioan lortutakoak hobetzen dituzte, orduan %81ekoa izan zena. Portu Agintaritza guztiek lortutako batez bestekoa gainditzen dute (%50ean ezarrita dagoena).
Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseiluak egin du ebaluazio hau, eta Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeko Bideari eta Gobernu Onari buruzko 19/2013 Legearen arabera aplikatu beharreko publikotasun aktiboko betebeharrak zenbateraino betetzen diren neurtzen du. Betekizun horiek hainbat talderen mende daude, hala nola Portuko Agintaritzak, ‘Estatuko Sektore Publiko Instituzionaleko Erakundeak’ izeneko taldearen barruan.
Azterketa hau egiteko, MESTA metodologia erabiltzen da. Honek nahitaezko edukien argitaratze-maila aztertzen du, bai eta argitaratzeko moduari eta GIBGOLek ezartzen duen argitaratutako informazioari aplika dakizkiokeen kalitate irizpideen betetze maila ere. Besteak beste, alderdi hauek hartzen dira kontuan: edukia, forma, egituraketa, irisgarritasuna, argitasuna, berrerabiltzeko eta eguneratzeko aukera.
Publizitate aktiboaren betebeharrak betetzeaz gain, Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseiluak beste alderdi batzuk ere ebaluatu ditu, hala nola Bilbok bere borondatez argitaratzen duen informazioa eta jardunbide egokien ezarpena.
Atal horretan, Portuko Agintaritzak gardentasuna hobetzeko ezarri dituen ekimenak nabarmendu ditu erakunde ebaluatzaileak bere ondorioetan: konfiantzazko langileei buruzko informazioa, iruzurraren aurkako planak, jokabide-kodeak eta jasotako dirulaguntzei eta laguntza publikoei buruzko datuak argitaratzea, besteak beste. Jardunbide egokiei dagokienez, jasotako informazio-eskaerei buruzko estatistikak argitaratzeagatik aintzatetsi dute.
Portu Agintaritzan jasotako informazio publikorako eskaeren ebazpenaren %100era iristen dela azpimarratzekoa da, ia %90 baiesteko ebazpenekin. Estatuko Administrazio Orokorrean berriz, ebazpen hauz %62koa da 2025eko abuztuaren amaieran, Estatuko Administrazio Orokorraren Gardentasunaren Atarian jasotako datuen arabera.