Maiatzean geldialdia egingo dute gurutzaontzi gehien aurten Bilboko Portuak Getxon duen terminalean. Bihar, larunbata, hilak 31, azkena iritsiko da, eta, harekin, 18 gurutzaontzi izango dira hil honetan, 18.000 turista baino gehiagorekin.
Denboraldia hasi zenetik, martxoan, 25 gurutzaontzi eta 32.643 bidaiari jaso dira. Denboraldia abenduan amaitzea espero da, 90 geldialdi baino gehiagorekin.
Lehen bost hilabete hauetan, bostek egin dute gaua (overnight): Fred Olsen konpainiako Balmoral; Seadream II, Cia Seadream konpainiakoa; Star Pride, Windstar Cruises-ekoa; Le Lapérouse, Ponant-ekoa; eta Europa, HapagLloyd-ekoa.
Apirilaren 23an, gainera, MSC Poesía porturatu zen, Getxon bidaiariak ontziratuko dituzten hiru gurutzaontzietatik lehena. Hurrengoa Hapag Lloyd-eko Europa 2 izango da. Uztailean iritsiko da, eta hamabi eguneko ibilbidea eskaintzen du, ibilbide honekin: Bilbo, Gijon, Coruña. Porto, Lisboa, Cadiz, Marbella, Eivissa eta Bartzelona; eta irailean Oceania-ko MS Vista iritsiko da, hamaika eguneko ibilbidearekin: Bilbo, Gijon, Coruña, Porto, Lisboa, Tanger, Almeria, Cartagena, Palma eta Bartzelona.
Denbora tarte horretan, hiru itsasontzi izan dira Portuan lehen aldiz hartu direnak: Ponant konpainiaren Le Lyrial; Seadream konpainiaren Seadream II ontzia; eta Carnival Cruise Line konpainiaren Carnival Miracle.
Azokei eta ekitaldiei dagokienez, apirilaren 7tik 10era, Bilboko Portuko Agintaritzak Seatrade Cruise Globalen parte hartu zuen, Miamin, nazioarteko azokarik garrantzitsuenean. Gurutzaontzietarako eskaintzen dituen azpiegitura bikainetan eta Bilbo/Bizkaia/Euskadin interesatuta dauden enpresa askoren bisita izan zuen. Maiatzaren 6tik 8ra, bestalde, Kopenhageko Cruise Europe Conference-n izan zen, eta maiatzaren 9tik 11ra Expovacaciones azokan parte hartu zuen, stand batekin, BEC-en.